Azaroaren 9an izango da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa (20,2 kilometro), eta dagoeneko izena 14.500 lagunek eman dutela dio Fortuna Kirol Elkartea antolatzaileak. Probako =webgunean==lhttp://www.behobia-sansebastian.com/ eman ahal izan da izena maiatzaren 28tik, eta Fortunak, oraingoz, bide hori eten egin du, uholdea ikusita. Datozen egunetan izen-emate horiek egiaztatu egin nahi dituzte.
Aurten gehienez 16.000 lasterkarik irtengo dute. Kopuru horretara iristeko 1.500 dortsalak probako babesleei dagozkie (Adidas, Rural Kutxa), eta hilaren 11tik izango dira hartzeko moduan. Ondoren, beste epe bat zabalduko dute antolatzaileek, dortsalik geratu bada ere.
2008koa Behobia-Donostiaren 44. aldia izango da.
Atletismoa
Dagoeneko 14.500 lagunek eman dute izena Behobia-Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu