Damia Osasunako jokalaria izango da 2014ra arte. Jokalariak eta taldeak atzo itxi zuten akordioa, eta ez da inolako arazorik egon bi aldeetatik. Damiari datorren denboraldiko ekainean amaitu beharzitzaion lan hitzarmena, baina Osasunak ziurtatu du haren jarraipena. Gainera, kontratua beste urtebeterako luzatzeko aukera izango du. Etete klausula, berriz, sei milioi eurokoa edukiko du.
Jose Luis Mendilibarrentzat funtsezko pieza izan zen iazko sasoian Damia. Nacho Zabal ez zen hala izan, baina Osasunak luzatu dio hari ere kontratua. Zabal atezaina da, eta Numantzian ari da, utzita. 2014ra arte gorritxoen taldekoa izango da, beste bi urterako luzatzeko aukerarekin. Etete klausula bederatzi milioikoa izango da.
Damiak 2014ra arte luzatu du Osasunarekin duen kontratua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu