Damiak min hartu du, eta hilabete taldetik kanpo
OSASUNA. Damia Abellak hilabete egon beharko du taldetik kanpo, izterraren atzealdeko giharra hautsi ondoren. Haustura, lehen mailakoa den arren, ezin da taldearekin entrenatu, eta baliteke ligako lehen partidarako —hilaren 21ean— prest ez egotea. Dena den, eskuineko hegalekoa egun Italian dago beste taldekideekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu