Dani Morenok erakustaldia emanda irabazi du Dauphineko bigarren etapa

Azken aldapa gogorrean espainiarra izan da indartsuena, eta aise gailendu da; lider Wigginsek jarraitzen du

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Dani Morenok (Katuxa) irabazi zuen atzo Dauphineko bigarren etapa, bere taldekide Joaquim Rodriguezen estiloa baliatuta. Azken maldan esprinta gogor egin, eta aise gailendu zen espainiarra. Oso aise ere. Tropeleko txirrindulariak elkarrekin sartu ziren azken kilometroan, eta erasoak bata bestearen atzetik izan ziren. Cadel Evans (BMC) eta Andrey Amador (Movistar) saiatu ziren, besteak beste, gainontzekoak ezustean harrapatzen, baina ez zuten lortu. Ordea, Morenok bai. Jarrera eta indar erakustaldia emanda, merezita altxatu zituen bi besoak helmugan.

Etapa bizia eta azkarra izan zen. Eguneko ihesaldia sei txirrindularik osatu zuten, baina helmugatik zortzi kilometro faltan, pelotoiak irentsi zituen. Hortik aurrera, mugimendu ugari izan zen. Bradley Wigginsek (Sky) jarraitzen du lider. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi), berriz, bi minutu pasatxora helmugaratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.