Dani Pedrosak ezkerreko lepauztaia hautsi du
MOTOZIKLISMOA. Dani Pedrosak (Honda), Moto GPko munduko txapelketako bigarren sailkatuak, ezkerreko lepauztaia hautsi zuen atzo, Japoniako Sari Nagusiko entrenamendu saioan. Pedrosak lasterketa bat edo bi galduko ditu gutxienez, beraz, Jorge Lorenzok (Yamaha) esku-eskura du titulua. Egun 56 punturen aldea du, eta bost lasterketa falta dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu