Danilo Di Luca txirrindularia hiru hilabeterako zigortu du Italiako Olinpiar Batzordeak, Carlos Santuccione medikuarengana joan izan delako. Santuccione dopinari buruzko auzi batean sartuta dago 2004tik.
Gaurtik aurrera bete beharko du zigor hori Di Lucak eta, beraz, ezingo du larunbatean Lombardiako Giroan parte hartu. Denboraldia bukatzear da, baina. "Triste nago", esan du berak epaia jakitean.
Ettore Torri fiskalak lau hilabeteko zigorra eskatua zuen harentzat.
2005ean Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen txirrindulariak. Aurten, berriz, Italiako Giroa.
Txirrindularitza
Danilo Di Luca hiru hilabeterako zigortu dute, dopinari buruzko auziagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu