ELKARRIZKETA AURRERAPENA

Darko Kovacevic: "Inori ez zaio gustatzen futbola gaitz bategatik uztea"

Grezian izan da BERRIA, eta bihar Olympiakoseko jokalari harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du; bihotzeko arazoa dela-eta erretiroa hartu beharko du. Etzi Ernesto Valverde Olympiakoseko entrenatzailearen elkarrizketa aterako du egunkariak eta etzidamu Josu Sarriegi Panathinaikoseko jokalariari buruzko erreportajea.

2009ko otsailaren 16a
17:06
Entzun
Darko Kovacevic (Serbia) Realeko jokalari ohi eta Olympiakos Greziako taldeko aurrelariak futbola utzi beharko du, urtearen hasieran bihotzeko arazoa aurkitu ziotelako, eta hark BERRIAri esan dio “susto handia” pasatu duela gaitzaren berri jakin zuenean. “Inori ez zaio gustatzen futbola horrela uztea. Izorratu egiten dit".

Hain zuzen, BERRIA Grezian izan da egunotan, eta bihar Kovacevicekin egindako elkarrizketa argitaratuko du.

Realari buruz ere aritu da hizketan euskarazko egunkariarekin Kovacevic. “[Espainiako] Lehen Mailara igoko dela esango nuke. Baina zailagoa da hemendik Lehen Mailara igotzea, Lehen Mailatik jaistea baino”.

Asteazkenean, berriz, Ernesto Valverde (Gasteiz) Olympiakoseko entrenatzailearen elkarrizketa aterako du BERRIAk, eta ostegunean Josu Sarriegi (Lazkao, Gipuzkoa) Panathinaikos taldeko jokalariari buruzko erreportajea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.