Ez zeuden egoera gozoan. Marcelo Bielsak ere argi esan zien ez zutela aukerarik izango denboraldi guztian. Eta erabakirik zentzudunena hartu zuten atzo David Lopezek eta Ustaritz Aldekoaotalorak. Espainiako Ligan 00:00etan itxi zen fitxaketak egiteko epea, eta arratsalde hasieran jakinarazi zuen klubak albistea. Beste urtebeterako kontratua zuten biek zurigorriekin, 2013ko ekainaren 30era arte. Lopezek Deportivo eta Celtakren eskaintzak zituen. Bien etorkizuna argitzeke zegoen lerro hauek itxi ziren unean.
Bestalde, Espainiako Futbol Liga Profesionalak etzi jakinaraziko dio Athletici hilabeteko epea ote daukan jokalariren bat fitxatzeko edo ez. Merkatua itxi arren, Bayernek Javi Martinezen klausula ordaindu duelako edukiko du, agian, aukera hori.
David Lopezek eta Ustaritzek ez dute jarraituko Athleticen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu