Espainiako Vueltak egin du jada bidearen erdia, 11. etapa izan da gaurkoa eta David Moncoutie (Cofidis) izan da garaile. Bradley Wiggins (Sky) jarri da sailkapen nagusiko lider.
Beñat Intxaustik (Movistar) bigarren egin du helmugan.
Verinen abiatu dute gaurko etapa eta Manzanedako eski estazioan amaitu dute 167 kilometro egin ondoren. Bihar Ponteares eta Pontevedra artean arituko dira, 167,3 kilometroko ibilbidean.
Espainiako Vuelta irailaren 11ean amaituko da Madrilen.
Etapa: Irabazlea: Liderra:
1.- Leopard Jakob Fuglsang (Leopard)
2.- Christopher Sutton (Sky) Daniele Bennati (Leopard)
3.- Pablo Lastras (Movistar) Pablo Lastras (Movistar)
4.- Dani Moreno (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
5.- Joaquim Rodriguezek (Katuxa) Sylvain Chavanel (QuickStep)
6.- Peter San (Liquigas) Sylvain Chavanel (QuickStep)
7.- Marcel Kittel (Skil) Sylvain Chavanel (QuickStep)
8.- Joaquim Rodriguezek (Katuxa) Joaquim Rodriguezek (Katuxa)
9.- Daniel Martin (Garmin) Bauke Mollema (Rabobank)
10.- Tony Martin (HTC) Christopher Froom (Sky)
11.- David Moncoutie (Cofidis) Bradley Wiggins (Sky)