Espainako Vuelta

David Moncoutierentzat gaurko etapa

Euskaltel-Euskadiko Igor Antonek eskuratu du sailkapen nagusiko lidergoa, Joaquim Rodriguezekin lehia estuan.

2010eko irailaren 4a
18:56
Entzun
David Moncoutie txirrindulari frantziarrak irabazi du Espainiako Vueltako zortzigarren etapa, aurtengoz mendi-mendiko lehendabizikoa. Villenan (Valentzia, Herrialde Katalanak) hasi eta Xorret de Catiko gainean (Alacant, Herrialde Katalanak) amaitu den 190 kilometroko ibilbidea gogorra izan da benetan, malda zorrotz ugarikoa; esan daiteke aurtengo Vueltako lehen galbahea izan dela.

Izan ere, Moncoutie bera bakarrik iritsi da Xorret de Catiko helmugara, tropeletik ihes egindako taldean kilometro asko eta asko eginda. Haren atzetik, minutu eskasera,Jose Luis Arrietak, Johann Tschoppek etaSerafin Martinezek osatutako taldea sartu da. Hiru ziklista horiek ere ia lasteketa osoa egin dute ihes eginda.

Ondorengo taldetxoan, berriz, sailkapen nagusian lehia bizian diren Igor Anton, Joaquim Rodriguez eta Vicenzo Nibali sartu dira, euren arteko esprinean, urrezkoak diren segundoak urratu nahian.

Aldiz, orain arte sailkapen nagusian lider zen Philippe Gilbertek 3 minutu eta 35 segundo galdu ditu, zazpigarren eta faboritoetakoa zen Fank Schleckek 2 minutu eta 35 segundo, eta Denis Mentxovek 3 minutu eta 40 segundo.

Anton eta Rodriguezen taldea esprin estuan sartu da helmugara, eta, ondorioz, epaileei kosta egin zaie lider nor den erabakitzea. Euskaltelekoari eman diote, azkenean, Rodriguez eta Nibaliren denbora berean sartu den arren, orain arteko etapetako sailkapen postuak aintzat hartuta.

SAILKAPENAK

Etapako sailkapena

1. David Moncoutie (Cof), 05: 14:32.

2. Serafin Martinez (Xac), 54 segundora.

3. Johann Tschopp (BBO), d.b.

4. Jose Luis Arrieta (Alm), d.b.

5. Joaquim Rodriguez (Kat), minutu bat eta 29 segundora.

6. Vicenzo Nibali (Liqu), d.b.

7. Igor Anton (Eus), d.b.

8. Asan Bazajeb (Ast), minutu bat eta 32 segundora.

9. Xavier Tondo (Ctt), d.b.

10. Carlos Sastre (Ctt), d.b.

Sailkapen nagusia

1. Igor Anton (Eus), 32:28:49.

2. Joaquim Rodriguez (Kat), d.b.

3. Vicenzo Nibali (Liq) ,32:28:51.

4. Xavier Tondo (CTT), 32:29:31.

5. Marzio Bruseghin (GCE), 32:29:59.

6. Rubén Plaza Molina (GCE), 32:30:04.

7. Ezequiel Mosquera (Xac), 32:30:07.

8. Nicolas Roche (ALM), 32:30:08.

9. Peter Velits (THR), 32:30:15.

10. Tejay Van Garderen (THR), 32:30:15.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.