txirrindularitza

De Gendtek irabazi du Paris-Nizako azken-aurreko etapa

Bihar bukatuko da proba, 9,6 kilometroko kronoigoera batekin.

2012ko martxoaren 10a
21:38
Entzun

Thomas De Gendt-ek (Vacansoleil-DCM) irabazi du Paris-Nizako zazpigarren etapa, ihesean. Bigarren Rein Taaramae sartu da, sei minutu eta hamazazpi segundora. Iheskide izan dira biak etaparen zati handi batean. Tropel nagusia 9.23ra heldu da. Sisteron eta Niza artean korritu dute saioa, 219,5 kilometrokoa.

Bradley Wigginsek (Sky) jarraitzen du lider. Bigarren Lieuwe Westra dago, sei segundora. Hirugarren Alejandro Valverde, hemezortzira. Laugarren Simon Spilak, 37ra.

Bihar bukatuko da Paris-Niza, 9,6 kilometroko kronoigoera batekin.

Tirreno-Adriatikoko etapan, Sagan garaile

Peter Saganek (Liquigas) irabazi du Tirreno-Adriatikoko laugarren etapa. Christopher Horner (RadioShack) da lider berria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.