De la Bellak dio «gertu» dagoela berritzetik
REALA. Ezustekorik ezean, Alberto de la Bellak Realarekin berrituko du kontratua. Ezker hegaleko atzelari kataluniarrak atzo aitortu zuen «aurrerapausoa» eman dutela negoziazioetan, eta «gertu» dagoela berritzetik. De la Bellari sasoiaren amaieran bukatzen zaio kontratua, eta oinarrizko jokalaria da Martin Lasarterentzat. Sasoi honetan hamazazpi partida jokatu ditu, denak hasieratik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu