De la Cuestak ez du amaitu supererraldoiko proba
ESKIA. Ez du estreinaldi gozoa izan Paul de la Cuestak eski alpinoko Munduko Txapelketan. Kandahar 2 pistak hamaika arazo eman zizkien eskiatzaileei atzo supererraldoiko proban, eta De la Cuesta donostiarra ez zen salbuespena izan; ibilbidetik atera eta ez zuen amaitzerik izan. Christof Innerhofer italiarrak jantzi zuen urrezko domina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu