Hego Korea
Defentsa gehitu diote aurrelari on bati
Jokatu diren azken hamar Munduko Kopetan egon da Hego Korea, eta inoizko talderik sendoenarekin iritsi da Qatarko txapelketara. Defentsa indartsua dute Kim Young-gwonekin eta Kim Min-jaerekin. Hiru gol baino ez dituzte jaso Asiako sailkatze fasean jokatutako hamar partidetan. Aurrean, berriz, izar distiratsu bat dute: Son Heung-min. Tottenhameko aurrelaria selekzioko ikurra da. Final-zortzirenetarako sailkatzea dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu