txirrindularitza

Deignanek lortu du Vueltako etapa

Biharko mendiko etapan eta etziko erlojupekoan erabakiko da itzulia.

2009ko irailaren 17a
17:45
Entzun
Philip Deignanek irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 18. etapa: Talavera de la Reina-Avila (165 kilometro). Lehen mailako mendi bat izan dute baina oso goiz, 57. kilometroan. Hamasei laguneko ihesaldiko kide izan da Deignan, eta Roman Kreuzigerrekin batera heldu da bukaerara. Esprintean nagusitu zaio. Beste iheskideak sakabanatuta heldu dira. Tropel nagusia, 9.40ra.

Alejandro Valverdek segitzen du lider. Robert Gesink dago bigarren, 31 segundora. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) hirugarren, 1.10era. Ivan Basso laugarren, 1.28ra. Cadel Evans bosgarren, 1.51ra. Ezequiel Mosquera seigarren, 1.54ra. Besteak, bost minututik aurrera.

Igandean bukatuko da Vuelta, Madrilen, eta bihar eta etzi jokatuko dute probako garaipena. Bihar (19. etapa: Avila-La Granja, 179,8 kilometro) lehen mailako hiru mendate izando dituzte: 74, 112 eta 162. kilometroetan. Etzi, berriz, 27,8 kilometroko erlojupekoa, Toledon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.