Real Madrileko jokalari berria da jada Illarramendi. Ekipo berriak, etete klausulagatik, 32 milioi pasatxo ordaindu behar izan dizkio Realari.Talde txuri urdinean bizitako guztia eskertu du: “Oso momentu politak bizi izan ditut, umea nintzela hasi nintzen, eta dena dut eskertzeko”.
Real Madrilen 24. zenbakidun elastikoarekin jatuko du hemendik aurrera: “Duela gutxira arte, ez nuen neure burua Realarena ez zen beste elastiko batekin imajinatzen”. Hala ere, etapa berria hasteko prest dagoela, eta “arrakastaz betea egotea” espero duela azaldu du.