Kirola

Dena prest Ehunmilietarako

Gaur hasiko da Beasainen 18:00etan Gipuzkoa hegoaldea zeharkatuko duen lasterketa. Goierriko Bi Handiak lasterketa 23:00etan aterako da.

Berria.info
2011ko uztailaren 15a
12:43
Entzun

Ehunmiliak lasterketa hasteko prest da dena Beasainen (Gipuzkoa). 168 kilometro dituen mendi lasterketa bigarren aldiz antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak, eta gaur 18:00etan emango diote irteera, Beasaingo Loinazko San Martin plazan. Atzo jaso zituzten dortsalak korrikalariek. 430 korrikalari aterako dira guztira, Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak lasterketen artean.

Ehunmiliak probak 11.000 metroko desnibel positiboa izango du. Europako eta munduko gogorrenetarikoa dela esan zuten aurkezpenean. Txindoki (1.346), Ganbo (1.402), Aizkorri (1.528), Erlo (1.026), Izaspi (967) eta Ernio (1.075) igoko dituzte korrikalariek. Larunbatean 16:00etarako espero dute irabazlea helmugaratzea; helmuga igandean 18:00etan itxiko dute.

Goierriko Bi Handiak lasterketak motzagoa izango da, baina Ehunmiliak bezala Aizkorri-Aratz eta Aralar parke naturalak zeharkatuko ditu horrek ere, eta oso gogorra izango da. 88 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek ,eta 6.000 metroko desnibel positiboa izanago dute. Gaueko 23:00etan abiatuko dira horiek.

Iaz ez bezala, aurten eguraldia lagun izango dute korrikalariek. Gaurko eta biharko eguzkia dago iragarrita, eta bihar iluntzean egingo du txarrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.