Pilota mundua Juan Martinez de Irujoren zain dago. Iberokoak ubeldua du ezker eskuko ahurrean eta "epeak agortuko" dituela esan du larunbateean jokatzen duen ala ez erabakitzeko. "Ostiralera arte itxarongo dut, gauza asko probatzen ari naiz eta denbora behar dute", azladu du pilota aukeraketan. Bere asmoa ostegunean proba bat egitea da, eta orduan dena argiago ikusiko dela uste du. Pilota aukeraketan pixka bat piloteatu du ezkerrez, baina kolpe indartsurik jo gabe. Ez balo jokatuko Aritz Lasak ordezkatuko luke ziur asko, Barriolaren alboan, Urrutikoetxea eta Beroizen aurka.
Apustuak ere bere zain daude. Labriten eseritako artekari batek hala azaldu du: "Irujok jokazten badu doblean irtengo dira bere alde, ez badu jokatzen, auskalo". Artekaria kexu zen gainera. "Aurretik diru gutxi jokatzen baldin bada, halako zalantzek ez dute laguntzen". Sarrera salmenta bide onetik doa eta goiko harmailetakoak salduta daude honezkero. Kantxakoak geldizten dira, 40 euroan.