Hemeroteketan begiratzen hasi, eta kosta egiten da Baskoniak azkenekoz hiru partida jarraian noiz galdu zituen aurkitzea. Gaur, baina, halaxe gerta daiteke Valladoliden. Arabarrek astindu handia jaso zuten Zaragozaren aurka (88-66), eta etxera bueltan ere nahiko kaskar aritu ziren Valentziaren aurka (72-81). Canturen aurkako garaipenak giroa lasaitu du, baina Valladolidetik garaipenarekin bueltatzea komeni.
Reggie Williams taldearekin da. Atzean utzi du gastroenteritisa, eta bete-betean ez badago ere, laguntzeko moduan bai. Joey Dorseyk ere hobera egin du, baina ez da ziurra parte hartzea. Ziurra da, ordea, Kevin Seraphinek gutxienez beste aste pare bat Gasteizen egingo dituela NBAko lock-outeko negoziazioak bertan behera geratu ostean.
Denbora da hiru partida segidan galdu ez dituela
Azken bi norgehiagokak galdu ditu Baskoniak, eta bolada txar hori eteten saiatuko da Valladoliden (12:30)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu