Philippe Montanierren ideiaren eraginkortasuna neurtzen hasiko da gaur Sporting Molinonen. «Jokalariak kontzentratuta daude, lanerako prest. Aurkaria bezainbeste bagara, eta erakustea tokatzen zaigu», adierazi zuen atzo Realeko entrenatzaile frantziarrak Zubietan. Aurrez, deialdiari buruzko xehetasunak eman behar izan zituen, guztien gainetik Llorenteren izena ez irakurtzeak atentzioa piztu zuelako. Entrenatzailearen argudioa, honako hauxe: «Bide egokitik doan arren, ez dut sasoiko ikusten oraindik». Hondarribiarrarekin batera, Ramirez, Viguera, Cadamuro, Ansotegi, Mariga eta Griezmann utzi ditu Donostian Montanierrek. Txanponaren beste aldean, Ifran. Deialdian dago, beste aurrelaririk etorri ezean bat gehiago izango den seinale. Halaber, deigarria da Ruben Pardo harrobiko erdilaria aurrenekoz nagusien zerrendan egotea.
Manuel Preciadoren Sporting deserosoa izango da ziur. Borrokalaria, langilea eta ordenatua baita. Horri esker, gol gutxien hartu zuen hirugarren taldea izan zen aurreko sasoian; esanguratsua. Hori bai, erasoan aritzerakoan Diego Castroren falta sumatuko du, Getafera joan baita.
Denboraldi lasaia izateko bidean lehen harria jarri nahi du Realak, Llorente gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu