Lombardiako Giroa

Denboraldiko azken 'hozkada'

Vicenso Nibalik irabazi du Lombardiako Giroa. Helmugarako hamazazpi kilometro falta zirela erasora jo du 'Mesinako marrazoak', azken aurreko mendatea jaisten ari zirela

Vincenso Nibali gaurko garaipena ospatzen. ANGELO CARCONI
Berria
2015eko urriaren 4a
21:01
Entzun

Igoeratan hainbatetan saiatu da Nibali faboritoen taldetik alde egiten, baina hurbiletik jarraitu du Thibaut Pinotek. Civiglio jaisterakoan jo du azken erasoa taliako txapeldunak eta tarte txikia atera badu ere, nahikoa izan da denboraldiko azken proga bereganatzeko.
Dani Morenok eta Pinotek osatu dute podiuma. Lehen euskalduna Mikel Nieve izan da, seigarren sartu da 46 segundora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.