Denboraldiko seigarren bandera irabazi du Camargok Hondarribian

Santurtzi orain arteko liderra hirugarren sailkatu da, eta Camargo da orain KAE 1 ligako buru

unai zubeldia
Donostia
2010eko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Camargok kolpe txiki bat eman zion atzo KAE 1 ligari (Kantauriko Arraun Elkartea), Hondarribian, 15. Promozio Bandera irabazita. Santurtzi, Camargo eta Isuntza hiru puntuko tarte estuarekin iritsi ziren atzoko estropadara, eta liga irabazteko urrats garrantzitsua egin zuten kantabriarrek. Atzoko estropada hasi aurretik puntu bakarra zegoen Santurtzi eta Camargoren artean -bizkaitarrak ziren aurretik-, eta orain kantabriarrak dira aurretik, puntu baten aldearekin. KAE 1 ligako azken-aurreko estropada jokatuko da gaur Bilbon, eta Camargok kolpe sendoa emateko aukera izango du.

Espero bezala, estua izan zen atzoko estropada. Liga hausteko asmoz ekin zion lanari Santurtzik, eta lehen bi ziabogetan estropada buruari eustea lortu zuten bizkaitarrek. Lan erdiak eginda, segundo bakarrera zen Zierbena, eta bi segundora Camargo. Baina hirugarren luzean, eta bereziki azkenekoan, eman zuten kolpea kantabriarrek. Azkenerako lau segundoko tartea atera zion Camargok Zierbenari, eta hamasei segundokoa Santurtziri.



KAE 1 liga

PROMOZIO BANDERA

1. Camargo 20.06,65

2. Zierbena 20.10,71

3. Santurtzi 20.22,96

4. Isuntza 20.31,04

5. Donostiarra 20.39,57

6. Orio 20.52,85

7. Arkote 20.53,96

8. Getxo 20.56,73

9. Hondarribia 20.57,86

10. Busturialdea 21.02,63

11. Deustua 21.05,93

12. Trintxerpe 21.11,69
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.