WTA zirkuituko zortzi tenislari onenak elkarren kontra ariko dira gaurtik igandera bitartean, Dohan (Qatar). Maistren Kopa jokatuko dute han denboraldi osoan erregularrenak izan,torneo gehien irabazi eta puntu gehien pilatu duten zortzi tenislariek: Dinara Safina, Serena Williams, Svetlana Kuznetsova, Caroline Wozniacki, Elena Dementieva, Victoria Azarenka, Venus Williams eta Jelena Jankovic.
Dinara Safinak aste honetan berreskuratu du WTA zerrendako lehen postua. Grand Slam txapelketarik irabazi gabe lehen postu hori eskuratzea aurpegiratu diote askok, baina denboraldiko tenislari erregularrena bera izan da. Bigarren aldiz ariko da Maistren Kopan, eta irabazteko hautagaien artean dago. Hura estu hartuko dutenen artean daude Serena Williams eta Svetlana Kuzne- tsova. Estatubatuarra WTAko lehen postuan egon da azken astea arte. Torneo gutxien jokatzen duen tenislaria da, baina jokatutako gutxi horietan emaitza onenak lortzen dituena ere bai. Maistren Kopa bederatzigarren aldiz jokatuko du, baina behin bakarrik irabazi du (2001). Kuznetsovak aspaldiko denboraldirik onena osatu du, baina beti puntan aritu eta inoiz lehertzen ez diren horietakoa da. Wozniackik eta Azarenkak denboraldiko ezusteko nagusiak eman dituzte, Dementieva da beteranoa, Venus Williams da ohikoa eta Jankovic azken sailkatua. Gaurko partidak: Azarenka-Jankovic, Dementieva-Venus Williams eta Serena Williams-Kuznetsova.
Denboraldiko zortzi tenislari onenak elkarren kontra gaurtik, Qatarren
Safina, Williams ahizpak, Kuznetsova, Wozniacki, Dementieva, Azarenka eta Jankovic ariko dira Maistren Kopan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu