Dennisek lehen etapako arantza atera du, Jerusalemgo erlojupekoan bigarren izan baitzen, Dumoulinen atzetik. Gaur, ordea, azkarrena izan da. Tony Martin (Katuxa) sailkatu da bigarren, hamalau segundora, eta Dumoulin hirugarren, eta Chris Froome (Sky) bosgarren, 35era. Hain zuzen, atzo sailkapen nagusiko lehen hamarren artean zeudenen artean herbeheretarrak eta ingelesak bakarrik atera diote denbora Yatesi, 1.15 eta 1.28, hurrenez hurren. Ingelesak hiru segundo atera dizkio Pello Bilbaori (Astana), 43 Domenico Pozzovivori (Bahrain), minutu bat Patrick Konradi (Bora), 1.10 Miguel Angel Lopezi (Astana), 1.20 Richard Carapazi (Movistar), 1.27 George Bennetti (Lotto-Jumbo) eta 1.42 Thibaut Pinori (FDJ).
Sailkapen nagusian, Yatesek 56 segundo ateratzen dizkio Dumoulini, 3.11 Pozzovivori, 3.50 Froomeri, 4.19 Pinoti, 5.04 Dennisi, 5.37 Lopezi, 6.02 Bilbaori —zortzigarren da orain—, 6.07 Carapazi eta 7.01 Bennetti.