Australiarrak erakustaldia eman du erlojuaren aurka, hasi eta buka izan baita azkarrena. 1.21 atera die Dumoulini eta Campenaertsi. Michal Kwiatkowski poloniarra, berriz, 2.04ra utzi du, Nelson Oliveira portugaldarra 2.14ra eta Castroviejo getxoztarra 2.17ra. Sky taldeko euskal txirrindulariak, beraz, oso urrun izan ditu dominak, ia minutura.
Dennisek lehen urrezko domina du Munduko Txapelketan, eta hori eginda, falta zitzaion garaipena lortu du. Izan ere, hiru itzuli handietan irabazitakoa da, Italiako Giroan, Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan, hain zuzen ere.
Bihar junior mailako probak jokatuko dituzte, eta hiru euskal txirrindulari ariko dira: Amaia Lartitegi, Jon Barrenetxea eta Josu Etxeberria.