Irudia. Bilbo
Derbia eta Euskaraldia, eskutik helduta
Athleticek eta Realak derbia jokatuko dute larunbatean, San Mamesen (20:00, ETB1, Gol eta Dazn). Bezperan, Euskaraldiaren hirugarren ekitaldia hasiko da, eta hori baliatuko dute bi ekitaldiek festa giroan bat egin dezaten. Helburua da derbiak balio dezala futbolean berdintasuna bultzatzeko eta euskara sustatzeko. Hori ahal izan dadin, Athleticek zaleentzako gunea jarriko du San Mames kanpoaldean: Athletic plaza izena izango du guneak, eta 12:00etatik 19:00etara egongo da irekia. Bertso derbia, puzgarriak, jolasak eta musika egongo da, besteak beste. Argazkian, Iraia Iturregi, Garazi Murua, Nerea Eizagirre eta Natalia Arroyo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu