Derrick Rosek beste kolpe bat eman dio New Yorki
SASKIBALOIA. New York Knicksek burua altxatu ezinik jarraitzen du NBAn. Derrick Rose buru zuela, Chicago Bullsen bisita jaso zuen atzo, eta beste porrot bat pilatu zuten New Yorkekoek, 102-105. 32 puntu lortu zituen Rosek, horietatik hamabost azken laurdenean. Kinka larrian geratu da Mike D'Antoni, New Yorkeko entrenatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu