Desegiteko erabakia ez da bat-batekoa izan. Joan den udaberritik hausnarketa prozesua abiatua zuen ESAITek, eta azken erabakiak udan heldu behar zuen arren, eztabaidak luzatu egin dira, gaur arte. Taldeak berak adierazpen ofizialik egin ez duen arren, Joxemari Ibarburu ESAITeko kideak zabaldu du albistea sare sozialetan.
ESAIT euskal selekzioaren aldeko iritzi taldea gaur bertan egindako bileran desagertu da @izoztegi Martxel Toledok esan didanez. Ezin ulertu
— Joxemari Ibarburu (@xixare) March 7, 2015
Euren webgunean plazaratutako oharrean iragarri zuten otsailean atzera edo aurrera egiteko beharra: "Euskal Herriko egoera soziopolitikoan aldaketa nabarmena eman da azken urteetan. Aldaketa honek eragile sozial gehienengan eragin zuzena izan du, birkokatze eta egokitze beharrean aurkitu direlarik hauetariko asko eta asko. ESAIT ez da salbuespen bat izan eta 2014ko udaberrian eztabaida prozesu bati ekin genion".
Bestalde, galdera asko eragin ditu Jauzia plataforma sortu izanak. One country, one team. Herri bat, talde bat. Lelo hori aukeratu zuen Jauzia egitasmoak bere ibilbideari ekiteko.
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea 1995eko udazkenean sortu zen, Donostiako Kirol Etxean, eta geroztik era guztietako ekitaldiak antolatu izan ditu, baita erakunde ugariren babesa jaso ere.