Danilo di Lucak irabazi zuen atzo Italiako Giroa -bere aurrena- eta gaur esan du ez duela uztailean parte hartuko Frantziako Tourrean. "Oporretara noa. Ez dut korrituko Tourra. Denboraldi honetan aspalditik ari naiz maila handian korritzen eta atsedena behar dut. Munduko Txapelketa ondo prestatu nahi dut eta horregatik ez naiz joango Tourrera".
Giroa irabaztea "txikitako ametsa gauzatzea" izan dela adierazi du Di Lucak.
Txirrindularitza
Di Luca ez da joango Tourrera
Giroaren irabazleak atsedena hartuko du, Munduko Txapelketa prestatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu