Di Luca urte batez ariko da Acqua&Sapone taldean
TXIRRINDULARITZA. Danilo Di Lucak beste urtebetez jarraituko du gutxienez, heldu den astean sasoi baterako kontratua sinatuko baitu Acqua&Sapone taldearekin. 35 urteko txirrindularia iaz itzuli zen tropelera, dopinarengatik bederatzi hilabetez zigortuta egon ondoren —zigorra murriztu zioten kolaboratzeagatik—, eta Katuxan korritu zuen. Acqua&Saponen Stefano Garzellirekin egingo du topo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu