Danilo di Lucak irabazi du gaur Italiako Giroko laugarren etapa, Salerno eta Montevergine di Mercogliano artekoa (153 kilometro). Lider jartzea lortu du, gainera.
Gainean bukatu da etapa, baina txirrindulari asko batera samar heldu dira helmugara. Segundo gutxiko aldeak egon dira. Di Lucak esprintean aurrea hartu dio Ricardo Riccori.
Markel Irizar Euskaltel-Euskadiko txirrindularia 38. kilometrotik ihes eginda egon da, Iuri Krivtsov eta Pavel Bruttekin batera, 6.45ko aldea izan dute, bukaerako mendatera hirurak iritsi dira, baina zazpi bat kilometro falta zirela Julio Alberto Perez Cuapiok pasatu egin ditu. Hau, berriz, ia bi kilometrora falta zirela harrapatu du tropelak.
Gaur, bosgarren etapa: Teani-Frascati, 173 kilometrokoa. Nahikoa laua da; mendate bat baino ez dute izango txirrindulariek, ez gogorra, helmugatik 17 bat kilometrora.
Txirrindularitza
Di Lucak irabazi du laugarren etapa, eta lider jarri da
Markel Irizar Euskaltel-Euskadiko txirrindularia izan da eguneko protagonistetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu