Sufritu egin du gaur Italiako Giroan Danilo di Luca liderrak, etapa bukaeran, hamar kilometroko mendatean, alde egin diotelako Addy Schleck (gaur arte hirugarren sailkapen nagusian), Gilberto Simoni (laugarren) eta Leonardo Piepolik (hamaseigarren). Hala ere, Di Lucak bukaeran ez du denbora asko galdu: 31 segundora iritsi da.
Simonik irabazi du etapa, Giroko 17. etapa, Lienz (Austria) eta Monte Zoncolanen artekoa (142 kilometro). Piepoli eta biak denbora berean sartu dira. Hirugarren, zazpi segundora, Schleck sartu da. Laugarren Di Luca.
Honek segitzen du lider. Schleck da bigarren (2.24ra), Simoni hirugarren (2.28ra). Laugarren Damiano Cunego (3.29ra), bosgarren Mazzoleni (3.46ra). Patxi Vila 16. dago (16.32ra).
Bihar, 18. etapa: Udine-Riese Pio X.a (203 kilometro), lau-laua. Larunbatean 43 kilometroko erlojupekoa izango dute, eta igandean bukatuko da Giroa.
Txirrindularitza
Di Lucak lidergoari eutsi dio, sufrituta
Simonik irabazi du Giroko 17. etapa. Denbora berean heldu da Piepoli.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu