Didier Digard Osasunako erdilariak sei eta zortzi hilabete artean egin beharko ditu jokatu gabe. Erdilariak eskuin belauneko atzeko lotailua gurutzatua hautsi zuen igandean Athleticen aurkako partidan eta ebakuntza egin beharko diote. Barneko meniskoa ere minduta du. Lesio oso larria da, eta Osasunako mediku zerbitzuek eperik eman ez duten arren, oso litekeena da sasoi honetan gehiago ez jokatzea. Erdilari frantziarrak ez du zorterik izan bere ibilbideko azken urteetan, hainbat lesio izan baititu. Sasoi hasieran, urrunago joan gabe, geldirik egon zen soleo giharreko haustura baten erruz.
Oriol Rierak ere min hartu zuen San Mamesen, orkatila bihurritu zuen, eta hark hiru aste beharko ditu berriz jokatzeko.