Baietz eta ezetz etengabean zebiltzan Baiona eta Miarritze, eta gutxien espero zen lekutik hautsi da oreka. Ustez, Baiona aldean zegoen zailtasun gehien bi errugbi taldeek bat egin zezaten, baina Miarritzetik iritsi da albistea. Biarritz Omnisports klubak batzarra egin du Baionarekin bat egiteari behin-betirako atea irekitzeko, baina gehienek baiezkoaren alde egin arren, ez dute lortu beharrezkoa zen aldeko bi heren. 11 kirol diziplina barne biltzen ditu Biarritz Omnisports klubak, eta tartean dago Miarritze errugbi taldea —klubarena da federazioko lizentzia—. Emaitza ikusita, berehalakoa izan da ondorioa: dimisioa eman du Serge Blanco Miarritzeko presidenteak.
Errugbia
Dimisioa eman du Serge Blancok
Biarritz Omnisports klubak —11 kirol barne biltzen ditu, errugbia tartean— ezezkoa eman dio Baionarekin bat egiteari, eta Miarritzeko presidente kargua utzi du Blancok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu