Dinamo Zagrebek ukatu egin du iragan asteazkeneko Lyonen aurkako Txapeldunen Ligako partida nahita galdu izana. Kroaziako taldeak 1-7 galdu zuen, eta emaitzari esker, aurkariak aurrera egin zuen txapelketan. Partida susmagarritzat jotzea «alderdikoi, lotsagarri eta asmo txarrekoa» dela adierazi zuen atzo prentsa ohar baten bidez. Era berean, aurkariak lortutakoa gutxiestea dela salatu zuen.
Dinamo Zagrebek gogor gaitzetsi zituen nazioarteko zein Kroaziako prentsak zabaldutako zurrumurruak. Zabaldutako susmo guztiak, taldearentzat ez ezik, Kroaziako kirolarentzat ere «iraingarriak» direla nabarmendu zuen. Ajax Herbehereetako taldeak, berriz, UEFAri partida aztertzeko eskatu zion herenegun, haren inguruan egon zitezkeen legez kanpoko apustuengatik. Emaitzak Ajax kanporatu zuen. UEFAk adierazi du ez dela izan inongo apustu irregularrik.
Dinamo Zagrebek ukatu egin du Lyonen aurkako partida nahita galdu izana
Frantziako taldeak 1-7 irabazita egin zuen aurrera Txapeldunen Ligan, eta emaitzak susmoak zabaldu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu