Diploma olinpiarra eskuratzearekin konformatu behar izan du Philippe Bergerook. Multzoen fasean bigarren postuan amaitu ostean, ziurtatua zuen diploma, baina ezin izan du dominen lehian sartu.
Kanadak eten dio dominetarako bidea Bergeroori. Sophie Schmidtek bigarren zatiaren hasieran eginiko gol bat nahikoa izan zuen Kanadak finalerdietara igarotzeko. Bergerooren taldeak, berriz, seigarren postuan amaitu du txapelketa.