Diploma eskuratu dute Rocio Ibarrak eta Maria Lopez de Egilazek

Final laurdenetan, 3-1 galdu dute Erresuma Batuaren aurka.

Maria Lopez de Egilaz, penalti korner batean eginiko jaurtiketa desbideratzen. ARMANDO BABANI / EFE
2016ko abuztuaren 16a
11:26
Entzun

Amaitu da ibilbide olinpiarra Maria Lopez de Egilaz hockey jokalari donostiarrarentzat eta Rocio Ibarra bilbotarrarentzat. Ozta-ozta lortu zuten final laurdenetara igarotzea, eta bertan, Erresuma Batuak kanporatu du Espainiako selekzioa. Edonola, zortzigarren postuan amaitu dute txapelketa bi euskal kirolariek, eta, beraz, diploma lortu.

Oker hasi da partida Ibarra eta Lopez de Egilazentzat, lehen laurdena amaitzerako bi golen desabantaila baitzuten markagailuan. Georgina Twiggek zazpigarren minuturako jarri ditu aurretik britainiarrak, eta 13. minutuan aldea handitu du Helen Richardson-Walshek.

Ez dira gauzak zuzendu bigarren laurdenean, eta Erresuma Batuko selekzioarentzat hirugarren gola egin du Lily Owsleyk 26. minutuan. Partida berdintzeko denborarik gabe, ohorearen gola lortu du 52. minutuan Georgina Olivak Espainiako selekzioarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.