Dirua pare-parean irtengo da gaur Olaizola II.aren eta Irujoren arteko lehian

2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Faboritorik gabeko neurketa jokatuko dute gaur Olaizola II.ak eta Irujok Bilboko Miribilla frontoian (17:30, Nitro), eta dirua pare-parean irtengo da. Elkarren kontra lau aldiz neurtu dituzte indarrak kaiolako txapelketa ofizialean, eta bina garaipen dituzte. 2006an Irujo gailendu zen (22-16), hurrengo urtean Olaizola II.a (22-11), eta 2008an bi aldiz aritu ziren aurrez aurre. Lehenik ligaxkan, eta hor Iberokoa nagusitu zen (22-17), baina finalean odolkiak ordainetan eman zizkion goizuetarrak, emaitza berarekin. Lau txapel ditu Asegarcekoak, eta bi Aspekoak.

Sakea ongi baliatzea ezinbestekoa izango da gaur garaipena lortzeko. Pilota aukeraketan ez zen konforme geratu Olaizola II.a, eta pilota biziekin aurre egin beharko dio Irujori. Biharko Xalaren eta Barriolaren artekoan ere parean aterako da dirua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.