ATZEKO ESERLEKUAN

Diruak agintzen du

Herri Torrontegi.
2005eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
AEBetako Sari Nagusia Laguna Secan. Polita dirudi, ikusgarria. Baina ez da horrela, inondik inora. Iraina da motoziklismorako. Ez dut ulertzen nola eraman dezaketen Munduko Txapelketako proba bat Laguna Secako zirkuitura. Beno bai, badakit zergatik. Diruagatik. Argi dago: diruak agintzen du motoziklismoan ere. Zirkuitu oso eskasa da, penagarria. Ez du ezer. Adibide bat: ez ditu boxes-ak, eta taldeak karabanetan egin behar dituzte lan guztiak. Horrek agerian uzten du zer nolako zirkuituaz arigaren hizketan. Ez du zerikusirik txapelketako beste zirkuituekin. Montmelo, Assen... Horiek bai direla zirkuitu ederrak, eta ez hau. Hau kaka zaharra da! Hori gutxi ez balitz bezala, GP Motoak bakarrik ariko dira. Horrelakoak dira estatubatuarrak, gauza handiak gustatzen zaizkie, eta horretarako bi maila diskriminatu behar badira, lasai-lasai egiten dute. Ezin da onartu horrelakorik Munduko Txapelketa serio batean. Salatu egin behar da, ozen gainera. Ez dago eskubiderik.

Lasterketan zer gertatuko den? Bada betikoa: Rossik irabaziko du. Egundoko ezustea litzateke hark ez irabaztea. Melandri, Biaggi (lasterketa polita da beretzat) eta Gibernau izango ditu atzetik, podiumera igotzeko lehian. Etxeko gidariak ere lan ona egin nahiko dute. Ziur naiz Haydenek ahal duen guztia emango duela etxean irabazteko, baina zaila izango du. Rossik ez du aurkaririk. Hori bai, gertatzen dena gertatzen dela, ahazteko moduko lasterketa izango da. Hobe jokatuko ez balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.