Distiraz betetako estreinaldia

Xala-Merino II.a, Irujo-Laskurain, Olaizola II.a-Beroiz eta Berasaluze-Begino ariko dira Bilboko ferian

Aimar Olaizola, pilota jotzen, Zarauzko torneoan. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Indartsu itzuliko da pilota Bilboko Aste Nagusira. Pilotazaleek luzaroan egon behar izan dute zain Bizkaiko hiriburuko festa nagusietan esku-huskako espezialista onenak ikusi ahal izateko, baina Miribillako pilotaleku berriaren eraikuntzak asetu egin du askoren nahia. Enpresek badakite, eta horregatik, distira handiko torneoa antolatu dute bihar hasi eta larunbatera bitartean.

Ikuskizuna bermatuta dago. Ez da harritzekoa lehian ariko diren bikoteen maila kontuan hartuta. Aspek bi bikote jarriko ditu: Xala-Merino II.a eta Irujo-Laskurain. Beste horrenbeste egingo du Asegarcek: Olaizola II.a-Beroiz eta Berasaluze VIII.a-Begino bikoteen alde egin du. Xala-Merino II.ak eta Olaizola II.a-Beroizek jokatuko dute lehen finalerdia, bihar; beste bi bikoteek, berriz, etzi neurtuko dituzte indarrak. Bi partida horietako irabazleek finala jokatuko dute larunbatean. Halaber, ostiralean esku-huskako eta palako jaialdiak izango dira. Esku-huskan, Titin III.a-Zubieta eta Bengoetxea VI.a-Apraiz ariko dira.

Donostiako finala, gaur

Donostian, amaitu dira Aste Nagusiko festak. Pilota torneoa, ordea, gaur amaituko da, Xalak eta Laskurainek Irujo eta Zubietaren aurka jokatuko duten finalarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.