Tenisa

Djokovic egungo irabazlea erretiratu egin da Australian

2009ko urtarrilaren 27a
15:04
Entzun
Novak Djokovic Australiako Irekiko gaur egungo txapeldunak ezingo du aurten torneoa irabazi, gaur erretiratu egin baita. Bero handia dago egunotan Sidneyn eta horrek eraginda utzi dio han jokatzeari Djokovicek final-laurdenetan -arazoak eduki ditu giharretan-. Andy Roddicken aurka ari zen, eta 6-7, 6-4, 6-2 eta 2-1 galtzen zihoan laga duenean.

Roger Federerren kontra jokatuko du Roddickek finalerdietan. Gaur Federerrek 6-3, 6-0 eta 6-0 hartu du mendean Juan Martin del Potro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.