Djokovic eta Murray, Nadal eta Federerren lekukoa hartu nahian
Ezusteko finala izango du gaur Australiako Irekiko gizonezkoen lehiak. Torneoa hasi bezperan bi ziren faboritoak: Rafa Nadal balearra eta Roger Federer suitzarra, lehen bi zerrendaburuak, eta azken bi irabazleak. Baina ez bata, ez bestea ez da izango gaur Rod Laver pistan. Novak Djokovic serbiarra eta Andy Murray eskoziarra izango dira sasoiko lehen Grand Slam torneoa irabazteko lehiatuko direnak. Djokovicek Federer kanporatu zuen finalerdietan, eta Murrayk David Ferrer valentziarra, Nadalen borreroa. Djokovicek badaki Australian irabaztea zer den (2008an). Horregatik da faborito; horregatik, eta Murrayk min duelako ezker izterrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu