tenisa

Djokovicek irabazi du AEBetako Irekia

6-2, 6-4, 6-7 eta 6-1 nagusitu zaio Nadali.

2011ko irailaren 13a
11:17
Entzun

Novak Djokovic-ek irabazi du AEBetako Irekia, bart, Rafael Nadal finalean 6-2, 6-4, 6-7 eta 6-1 hartuta mendean. Lau ordu eta hamar minutu iraun du Grand Slameko partidak. New York-en jokatu dute.

Biak aurten sei aldiz lehiatu dira finaletan, eta denetan Djokovic izan da garailea. Munduko zerrendan aurrena dago duela hilabete batzuetatik. Aurten beste bi Grand Slam eskuratu ditu: Australiako Irekia eta Wimbledon.

Aurten 64 partida irabazi ditu eta bi baino ez galdu. "Izugarria da hain gutxi galtzea, baina inor ez da gaindiezina", esan du Djokovicek.

Nadalek, hala ere, gustura bukatu du AEBetako Irekian. "Uda gogorra izan da niretzat, eta ilusioarekin eta motibazioarekin noa hemendik". Djokovicen lana goretsi du, "sinestezina baita hark egindakoa, oso zaila errepikatzeko. Hori bai, ezer ez da betiko eta Djokovic beti ez da maila honetan egongo".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.