Luzapenean eta ioi-ioia irabazi zion atzo TAU Ceramica Baskoniak Malagako (Andaluzia, Espoainia) Unicaja taldeari: 98-100. Hala, Gasteizko taldeak bere seigarren ACB Kopa irabazi zuen. Atzokoa zirrara handiko zeingehiagoka izan zen. Lehenago, larunbatean, Bartzelona garaitzea lortu zuten arabarrek.
Partidaren amaiera arrunt parekatua izan zen, eta luzapena beharrezkoa izan zen. Baskoniak bere seigarren kopa lortu zuen horrela (1995, 1999, 2002, 2004, 2006 eta aurtengoa).
Hirugarren laurdenaren amaieran 57-60koa zen markagailua eta laugarrena berdinketarekin bukatu zen, 87-87. Joseph Gomisek eskura izan zuen titulua Unicajarentzat bukaerara heltzeko 10 segundo geratzen zirelarik.
Luzapenean ere tentsioa eta berdintasuna izan ziren nagusi, baina Ivanovicen taldeak Aito Garcia Renesesena gainditzea lortu zuen. Pete Mickealen saskiratze doituak erabakigarriak izan ziren (20 puntu).
Alineazioak eta saskiratzeak hauexek izan ziren:
TAU Ceramica Baskonia: Prigioni (4), Rakocevic (18), Mickeal (20), Splitter (12), McDonald (8) —hasierako bostekoa—; Teletovic (20), Ilievski (2), Vidal (16), San Emeterio (-) eta Barac (-).
Unicaja Malaga: Cabezas (5), Jimenez (2), Welsch (8), Haislip (23), Archibald (16) —hasierako bostekoa—; Gomis (16), Cook (9), Gabriel (3), Ndong (13) eta Berni Rodriguez (3).
Tarteko emaitzak: 17-18, 27-25, 13-17, 30-27 eta 11-13.
Saskibaloia
Doi-doia irabazi dio TAU Baskoniak Unicajari, 98-100
Luzapenean eskuratu dute arabarrek garaipena, ACBko beren seigarren kopa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu