Dombrowskik irabazi du Giroko etapa; De Marchi, lider

Landak, Bernalek, Vlasovek, Carthyk eta Cicconek 11 segundo atera dizkiete faboritoei; Almeida, lehiatik at

Dombrowskik irabazi du Giroko etapa; De Marchi, lider.
2021eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Joseph Dombrowski (UAE) nagusitu zen atzo Italiako Giroko laugarren etapan. Estatubatuarra eguneko ihesaldian sartu zen, beste 24 txirrindularirekin batera, eta bakarrik helmugaratu zen. Alessandro De Marchi (Israel) sailkatu zen haren atzetik, baina sari nagusia jaso zuen hark: maglia arrosa jantzi zuen.

Oilarrak elkarri mokoka hasi ziren, euripean. Horretarako aukera eman zien Passerino mendate labur (4,3 kilometro) baina oso gogorrak (%9,9ko pendiza). Helmugarako bi kilometro eta erdiren faltan zuen gaina, eta haren aldapetan aritu ziren elkarri erasoka Milanera maglia arrosarekin iritsi nahi duten ziklistak. Mikel Landak (Bahrain) jo zuen lehenbizi, eta harekin joan ziren Egan Bernal (Ineos), Giulio Ciccone (Trek), Aleksandr Vlasov (Astana) eta Hugh Carthy (Education First). 11 segundo atera zizkieten beste faboritoei helmugan. Askoz gehiago atera zioten Joao Almeidari (Deceuninck), iaz bi astez lider izan zenari: 4.21. Ia agur esan zion Giroa irabazteko aukerari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.