A multzoa

Domenechi egurra

Frantziako prentsak kritika zorrotzak egin dizkio hautatzaileari. Zidanek Gourcuff aulkian utzi izana kritikatu dio. Mexikorekin galduta, ia kanpoan da Frantzia.

2010eko ekainaren 18a
09:24
Entzun
Munduko Kopa hasi baino lehen ere anitz ziren Frantzian Raymond Domenech hautatzailearen lanarekin ados ez zeudenak. Lehen partidan Uruguairekin 0-0 berdindu ondorenzenbait kritika azaleratu ziren, baina atzo Mexikorekin galdu ondotik lehertu dira haren aurkakoak, Frantzia ia kanporatuta baitago. Frantziako prentsarentzat "negargarria", "patetikoa" eta "ezin txarragoa" izan da hango selekzioaren jarduna. Zinedine Zidane jokalari ohiak, berriz, Yoann Gourcouff aulkian utzi izana kritikatu dio Domenechi.

=iL'Equipe-n iritziz atzoko partida "Domenech aroan jasandako kolperik gogorrenetakoa" izan da, eta Thierry Henryren ordez Nicolas Anelka jartzea gogor kritikatu dio hautatzaileari. "Hondamendiaren sinboloa" da Anelka L'Equipe=i-n irudiko.

Le Parisien-ek, berriz, ironia erabili du Domenechen aurka jotzeko: "Domenech zoriontzeko ordua da, azken urteetan les bleus-i egin dion ekarpenagatik: deusen eta gutxiren artean". Le Figaro-rentzat, Frantzia "amildegiaren hondoan" dago, eta "kaleratze umilgarri" batetik hurbil.

Zidane, "atsekabetuta"

Zinedine Zidanek ere jo du Domenechen aurka. Gourcouff aulkian utzi izana kritikatu dio. "Entrenatzaileak hartu zuen erabaki hori, baina ni ez nago ados", erran zuen Televisa katean. "Frantziarekin hagitz atsekabetuta nago, ez zuelako jaurtiketarik egin, eta hori zelako espero genezakeen azkena".

Uruguairen partidaren ondotik ere, Zidanek kritika egin zion hautatzaileari. Ez zela "egiatako entrenatzaile bat" erran zuen, eta taldea ez egituratzea leporatu zion.

Mexikorekin galdu ondotik, Frantziak ia ez du aukerarik final-zortzirenetan egoteko. Hegoafrikari irabazi beharra dio, eta Mexikok edo Uruguaik galdu egin behar dute. Ondoren, golen arteko diferentziak erabakiko luke sailkapena.

Domenechek Munduko Koparen ondoren utziko du kargua. Laurent Blanc izanen da haren ordezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.