Dominen borrokan sartu nahi du gaur Castroviejok

2008ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Gizonezkoen 23 urtez azpiko errepideko lasterketa jokatuko da gaur Varesen (Italia), Munduko Txapelketan, eta bertan ariko da Jonathan Castroviejo bizkaitarra. Hamar itzuli emango dizkiote 17,3 kilometroko zirkuituari, eta 173 kilometro egin beharko dituzte denera. Itzuli bakoitzean bi aldapa etzan igo beharko dituzte -%6koa da gehienezko pendiza-. Amaierara arte tropel nagusian iraunez gero, aukera polita eduki dezake gaurko lasterketan Castroviejok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.