Esku-eskura zuen, eta igandean jarri zion ginga Donibanek egindako sasoiari. Zarautzen 10:47ko denbora eginda nagusituta, Euskotren Liga irabazi dute Pasaiako arraunlariek.
Nahikoa zuten iristea liga irabazteko, baina garaipenaren bila atera zen Donibane. Hasiera-hasieratik abantaila hartuta, abantailari eutsi dio estropadan zehar, eta hiru segundoko aldea atera dio Zumaiari, bigarren sailkatuari. Bost segundora heldu da Hibaika, eta hamazazpira Meira.
Hurrengo helburua Kontxako bandera irabaztea izango dute Pasai Donibanekoek.