Arrauna

Donostia Arraun Lagunak, Euskadiko txapeldun

Lekeition (Bizkaia) jokatu dute Euskadiko Traineru Txapelketa.

Donosia Arrauneko arraunlariak, ikurrinarekin. ANDONI CANELLADA.
2022ko uztailaren 25a
13:47
Entzun

Donostia Arraun Lagunak izan da irabazle gaur Lekeition (Bizkaia) jokatutako Euskadiko Traineru Txapelketan. Hamazazpi segundo atera dizkiote donostiarrek Oriori. eta Hondarribia eta Donostiarra sailkatu dira haien atzetik.

Lehen txandan atera dira gaurko garaileak. Hogei bat segundoko tartea izan da lehen lau sailkatuen artean, eta minutu eta erdiren barruan sailkatu dira traineru guztiak. Horrela geratu da sailkapena bi txanden ondoren:

1. Donostia Arraun Lagunak (11:20.88)
2. Orio (+17)
3. Hondarribia (+21)
4. Donostiarra (+22)
5. Tolosaldea (+42)
6. Hibaika (+50)
7. Ondarroa (+1:25)
8. Deustu (+1:31)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.