Futbola

Donostia eta Bilbo, Txapeldunen Ligako Zortziko Finala hartzeko hautagai

Emakumezkoen kluben arteko txapelketa nagusia San Mamesen eta Anoetan erabakitzea proposatu dio Espainiako Federazioak UEFAri.

ainara arratibel gascon
2020ko ekainaren 10a
18:27
Entzun

Espainiako Futbol Federazioak proposamena egin dio UEFAri Emakumeen Txapeldunen Ligako Zortziko finala Anoetan edo San Mamesen jokatzeko. Berez, UEFAk datorren asteazkenean bilduko du batzorde eragilea, hilaren 17an, eta baliteke hor iragartzea. Asmoa da abuztuaren 21 eta 30 artean jokatzea. Neurketak ateak itxita izango dira. Datozen egunetan UEFAko ordezkaritza bat Euskal Herrira etor daiteke, bi zelaiak ikuskatzera.

Koronabirusaren pandemiak txapelketa eten zuenean, final-laurdenak jokatzekoak ziren, eta hauek ziren lehiak: Lyon-Bayern Munich, Atletico Madril-Bartzelona, Glasgow-Wolfsburg eta Arsenal-PSG.

Finala maiatzaren 24an jokatzekoa zen, Vienan, eta, hasieran, zortziko finala ere han izango zela pentsatzen zen. Baina azken asteetan aukera hori indarra galduz joan da, eta UEFAk ez du begi txarrez ikusten Espainiako Federazioaren proposamena. Ikusteko dago zer sasoitan iritsiko diren taldeak, soilik Bayern eta Wolfsburg ari baitira lehian, Alemaniako liga baita jokatzen ari den bakarra. Frantziakoa martxoan eten zen; Ingalaterrakoa irailaren 6an hasiko da, eta Espainiakoak ez dauka zehaztuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.